«Lurralde honen irudia erabili eta babestu nahi dugu», dio Garapen Kontseiluko lehendakari Jean Baptiste Etxetok. Helburu horrekin, 2008ko abenduaz geroz lurralde marka baten beharraz eta eginkortasunaz gogoetatu dute berrehundik gora eragilek eta Qassiope ikerketa bulegoak. Hamaika sektoretako ekoizpenak bilduko ditu honek. Haatik, hiru betebehar errespetatu beharko dira: Euskal Herrian ekoiztua izatea, kalitateari inportantzia ematea eta kartan idatziriko balioen errespetatzea.
Euskal Herriko balioak pasarazi nahi direla azaldu du Etxetok. Qassiopek egin ikerketen arabera, «transmisioa, ausardia, pasioa, dotoretasuna, misterioa, indarra eta abilezia» dira horiek.Eskualde eta departamenduko kontseiluek dute ikerketa finantzatu. Jatorria edota kalitatea segurtatzen duten hainbat sormarka daude Ipar Euskal Herrian. Nahiz segurtatu marka berria ezagupen horien «osatzaile» izanen dela, hainbat eztabaida eta kezka sortu ditu egitasmoak.
Lurralde marka baten beharra azaldu du Garapen Kontseiluak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu