Luxaten itxieraren kontrako manifestazioa Hazparnen

Zapata ekoizlea zuzentze judizialeko egoeran dago, eta beste jabe bat lortzen ez badu, enpresa itxi egingo da

LABek deitutako manifestazioa, Hazparnen. BOB EDME.
Erredakzioa
Baiona
2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Beskoitzeko Luxat zapata fabrikako langileek hainbat herritarren babesa jaso zuten atzo, LABek deituta, Hazparnen (Lapurdi) egin zuten manifestazioan. Baita St. Marie de Gosseko (Landak, Frantzia) Pare Gabia espartin fabrikakoek ere —Luxatek erosi zuen duela hiru urte—. 96 lanpostu guztira, kinka larrian, enpresak ixtear baitira: sei hilabeteko zuzentze judizialean daude, egoera zuzendu eta beste jabe bat lortzen saiatzeko.

Oraingoz enpresak ez du eroslerik. Apirilaren 18an jakingo dute Luxatek jarraituko duen edo ez.

Atzoko manifestazioa babestu zuten CFDTk, Emazteek Diote taldeak, EHBaik eta Oldartuk. Erabili eta botatzen diren enpleguei ez! Euskal Herrian lan egin eta bizi izan zuen leloa.

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak 160.000 euroko diru laguntza eman zion enpresari 2007an, jarduerari bost urtean eusteko baldintzarekin. Ez duela bete salatu dute langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.