Ekonomia

Madrilek dio langabezia jaisteko 2016a arte soldatak ez direla igo behar urtean %0,5 baino gehiago

2013ko maiatzaren 2a
18:56
Entzun

Espainiako Gobernuak soldaten igoerarekin lotu du hurrengo urteetako langabeziaren eboluzioa. Bere Egonkortasun Programan jaso duenez, langabezia jaisteko soldatak ezingo dira igo hurrengo hiru urteetan %0,5 baino gehiago urtean. Soldataren igoera muga horrek sektore publikoan eta pribatuan behar luke, horren arabera.

Egonkortasun Plan horri jarraituz, Espainiako Gobernuaren arabera, datorren urtean hasiko litzateke langabezia jaisten, eta 2015ean indar gehiagorekin jaitsiko litzateke. 2013an soldatak %1,1 igoko direla aurreikusten du, baina 2014an %0,4koa litzateke, eta 2015ean eta 2016an %0,5.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.