Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko defizit eta zor-helburuei buruzko aldebiko akordioak egin dituzte. Horien arabera, urte honetarako defizit-helburua BPGaren % 1,2 izango da, eta 2014rako, berriz, % 1.
Zorrari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du "finantza-eragiketetarako zorpetze-ahalmena sartzea" lortu duela. Hori horrela, "euskal enpresen jarduerak finantzako aurrekontuetan zehaztutako jarduerak hornitu ahal izango ditu".