Nahiz eta aurten ere kontsumo prezioak batez beste %2tik gora igo diren Espainian, Madrilgo gobernuak bereari eusten dio. Datorren urtean %2ko inflazioa jarri du helburutzat, eta, horrenbestez, urtarriletik aurrera neurri berean igoko ditu bai pentsioak bai Lanbide arteko Gutxieneko Soldata. Hala erabaki zuen atzo Ministroen Kontseiluak.
Hileroko gutxieneko soldata, beraz, 451,2 eurotik 460,5 eurora igo da, eta Europako Batasuneko bigarren saririk apalena izaten jarraituko du, Portugalgoaren atzetik, eta Luxenburgokotik nabarmen urrun (1.369 euro gordin 2003an). Eduardo Zaplana Espaniako Lan ministroak argudiatu du igoera hori ezartzerakoan inflazioa kontrolpean edukitzeko eta soldatak apal igotzeko helburua eduki dutela kontuan, «1996tik enplegua sortzen jarraitzeko prozesua sendotu dadin».Errenta hori bai lan hitzarmenik gabeko bai etxeko langileek jasotzen dute, eta, batez ere, gazteei eta emakumeei eragiten die. Pentsioak %2,8 igoko dira: 2004rako %2ko igoeraz gain, gainerako %0,8a pentsiodunek galdutako eros-ahalmena berdintzeko erabiliko da. Bestalde, 2001ekoerreforman alargunen pentsioaren oinarria %48tik %52ra igotzeko hitzarmena ere ezarriko du Espainiako Gobernuak.
LANBIDE ARTEKO GUTXIENEKO SOLDATA
Madrilgo gobernuak gutxieneko soldata %2 igo du, 460 euroraino
Urtez urte egin ohi duen bezala, 2004ko gutxieneko soldata eta pentsioak %2 igo ditu Aznarren exekutiboak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu