Magnarekin tratua itxi ezinik, Opel erosteko alternatiben bila ari da GM

Fiat ez ezik, Belgikako RHJ International eta Txinako Beijing Automotive Industry interesatuta daude

Erredakzioa
2009ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Hainbat astetako negoziazioen ondoren, Opel Magna Internationali saltzeko operazioa ez da oraindik itxi, eta General Motors beste hautagaien bila dabil Europako bere adar nagusirako.

Siegfried Wolf Magnako buruzagiak espero du hilaren 15erako akordioa itxi ahal izango dutela,baina GMko iturriak ez daude hain ziur. The New York Times egunkariak kaleratu duenez, GMk Opel berreskuratzeko klausula jarri nahi du kontratuan, baina Magnak ez du halakorik nahi.

Oraingoz hiru alternatiba ageri dira. Lehena Fiat da. ItaliarrakOpelez jabetzeko hautagai nagusiak ziren, baina sindikatuak eta Alemaniako Gobernua beldur ziren bi autogileen arteko bat-egiteak milaka lanpostu kenduko zituela. Fiatek berretsi du interesaturik dagoela, baina ez du eskaintza igotzeko asmorik.

Gauzak horrela, bi lehiakide berrirekin negoziatzen ari da GM: Bruselako RHJ holdingarekin -osagaien lantegiak ditu Japonian eta Alemanian-, eta Pekingo Udalaren jabetzako Beijing Automotive Industryrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.