greba deialdia

Maiatzaren 31n greba egingo dute Hego Euskal Herriko sektore publikoan

ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuek greba egitera deitu dituzte Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako langile publiko guztiak, azken hiru urteotako murrizketak salatzeko. 

2012ko maiatzaren 3a
17:11
Entzun

Maiatzaren 31n greba egitera deitu dituzte ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuek Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako langile publiko guztiak. Hego Euskal Herrian diharduten administrazioek azken hiru urteotan egindako edo iragarritako murrizketak salatuko dituzte, sindikatuon ustez, zerbitzu publikoak eta ongizate estatua "desegiteko" helburua dutelako.

Lau sindikatuetako ordezkariek goizean Bilbon eginiko agerraldian azaldu dutenez, bi aldarrikapen uztartuko ditu lanuzteak: batetik, zerbitzu publiko unibertsalak, kalitatezkoak eta doakoak defendatuko dituzte, eta, bestetik, zerbitzu publikootako langileen eskubideen alde egingo dute.

Hegoaldean 130.000 eta 140.000 lagun artean ari dira erakunde publikoetan lanean. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.