ekonomia

Mario Draghi da gaurtik Europako Banku Zentraleko presidentea

Jean Claude Tricheten lekua hartu du. Italian pribatizazio handien bultzatzaile izan da.

2011ko azaroaren 1a
16:21
Entzun

Mario Draghi italiarra da gaurtik aurrera Jean Claude Trichet frantziarraren ordezkoa EBZ Europako Banku Zentraleko presidente karguan. Europako Kontseiluaren proposamena Europako Parlamentuko ministroek onartu zuten, eta gaur ekin dio lan berriari Draghik.

Italiako Bankuaren buru izan da azkenaldian, eta euroguneko Finantza ministroen eta Europako Parlamentuaren babesa izan du.

Prezioen kontrol zorrotzen, integrazio ekonomikoaren eta diziplina fiskal handiagoaren aldekoa da. Bide hori jarraitu nahi du, Greziakoa bezalako krisiak gainditzeko. "Prezioen egonkortasuna mantentzen lagundu dezake, eta Europa erakunde bateratzaile bezala indartzen ere bai, krisiaren eraginez ideia hori arriskuan dagoen honetan", esan du Giorgio di Giorgio Erromako LUISS unibertsitateko irakasleak. Italian pribatizazio handien bultzatzaile izan da. 64 urte ditu.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak hasieran Axel Weber Bundesbankeko gobernadore ohia nahi zuen EBZko buru baina, Weberrek presidentetzari uko egin ostean, Merkelek ez du lortu Alemaniako hautagairik. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Draghiri emandako babesa erabakigarria izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.