Marka guztiak hautsi eta %5,361ean itxi du ekaina Euriborrak

30 urteko epean 160.000 euroko hipotekak dituztenek 86 euro gehiago ordaindu beharko dituzte hilean

MIREN GARATE / MAITE ASENSIO BILBO
2008ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Indarrean jarri zutenetik,1999tik, inoiz ez zen hain gora iritsi. Ekainean, ordea, marka guztiak hautsi ditu hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizeak, Euriborrak. %5,361ean itxi du hilabetea, aurreko ekainean baino %0,85 eta maiatzean baino %0,37 gorago.

Europako Banku Zentralak interes tasak igo ditzakeela iradoki izanak eragin zuzena izan du gorakadan. Dirua behar dutenean, finantza erakundeek banku arteko merkatura jotzen dute. Eta, noski, interesak ordaindu behar dituzte. Interesak zehazteko, finantza erakundeak euroguneko interes tasetan oinarritzen dira. Eta Europako Bankuen Federazioak, berriz, finantza erakundeek elkarri kobratutako interesen batez bestekoa kalkulatu, eta Euriborra finkatzen du.

Ekainaren 5ean egin zuen iragarpena EBZk, eta hurrengo egunean ia hiru hamarren garestitu zen indizea, %5,12tik %5,41era hain zuzen. Ordutik %5,4ren bueltan ibili da. Etaepe laburrean ereez dirudi behera egingo duenik.

Izan ere, inflazioa kontrolatzea jarri du helburu nagusitzat EBZk, eta ezin du diruaren prezioa merkatu. %2ren inguruan ibiltzea nahi du; oraingoz, ordea,zifra hori oso urrun dago. Atzo jakinarazi zuen Eurostat estatistika institutuak ekaineko euroguneko inflazioa, eta Euriborrak bezala, hark ere goia jo du: %4koa izan da, historian izan den mailarik altuenekoa hain zuzen.

Hala, hilero ordaindu beharreko kuotak igo egingo dira seguruenik aurrerantzean. Bai behintzat hil honetan. INE Espainiako estatistika institutuaren arabera, hego euskal herritarrek, batez beste, 160.000 euroko maileguak dituzte. Iazko ekainean Euriborra %4,505 zela kontuan hartuta, 20 urtean ordaintzeko mailegua dutenek hilero 77 euro gehiago ordaindu beharko dituzte aurrerantzean; 30 urterakoa dutenek, 86; eta zenbat eta epe luzeagoa, orduan eta gehiago: 50 urterakoa dutenek, kasu, 99 gehiago.

Alokairurako laguntzak

Hain zuzen, etxebizitzek merkatu librean hartu duten prezioari aurre egiteko, alokairu soziala bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. 130 milioi euro erabiliko ditu Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak. Javier Madrazo sailburuak atzo iragarri zuenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalei diru laguntzak emango dizkie Jaurlaritzak alokairu sozialean «inplika» daitezen. Zehazki 40.000 euro emango dizkie alokairu sozialera bideratzeko erositako edo sustatutako etxe bakoitzagatik. Etxebizitza horiek 50 urtez alokairuan izateko konpromisoa hartu beharko dute udalek.

Zenbateko hori 45.000 eurora igoko da zerbitzu bateratuko bizitokiak sustatzeko. Kontzeptu hori arautzen ari da Jaurlaritza, ekipamenduetara bideratutako lurzoruetan zerbitzu batzuk bateratuko dituzten bizitokiak eraiki ahal izateko. Udalei eman beharreko laguntza altuagoa da, hain zuzen bizitoki horiek beti publikoak izango direlako, eta ezingo direlako saldu .

Zeharkako neurriak ere hartuko dituEusko Jaurlaritzak. Hartara, alokairu soziala bultzatze aldera, udalek eskatzen dituzten maileguek %4,75eko hobaridun interes tasa izango dute, Jaurlaritzak eta kutxek adostutakoaren arabera. Neurri guztiak irailetik aurrera jarriko dira indarrean. Eta hiru urtean alokairu sozialeko 5.100 etxebizitza berri edukitzea aurreikusten du Jaurlaritzak. Halaber, Bizigune programaren bidez berrerabiliko dituzten etxe hutsak kontuan hartuta, guztira alokairu sozialeko 19.000 etxebizitza izan nahi ditu Jaurlaritzak 2009an; gaur egun 10.000 inguru daude.



Prezioak behera

Espainiako tasazio elkarteak atzo emandakodatuen arabera, etxebizitza berrien prezioak jaitsi egin dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Donostia. Donostia da orain ere garestiena. 4.035 euro balio du han metro karratuak, aurreko seihilekoan baino %0,6 gutxiago.

Bilbo. Bilbon %1 merkatu dira prezioak, eta metro karratuak 3.235 euro balio du.

Gasteiz. Gasteizen %1,8 merkatu dira etxeak, eta metroak 2.934 euroko prezioa du.

Iruñea. Gehien Iruñean egin du behera etxebizitzaren prezioak: %2,8. Metro karratuak 2.441 euro balio du.





Kuoten garestitzea amortizazioen arabera

Amortizazio epeaIazko kuota(Û)Oraingo kuota(Û)Aldea (Û) Aldea (%)

10 urte1.6971.76567 3,99

15 urte 1.2661.33872 5,72

20 urte1.056 1.133 77 7,30

25 urte 936 1.017 81 8,71

30 urte859 945 86 9,96

50 urte727 826 99 13,56





Xabin Izagirre Kutxako finantza zuzendaria

«Atzerapen tasa %0,65 zen iaz; maiatzean, %1,08»

M. Garate Donostia

Europako Banku Zentralak ostegunean egingo den bilera erabat garrantzitsua izango da, Xabin Izagirre Kutxako finantza zuzendariaren iritziz. Han ematen den mezuak markatuko du Euriborraren bilakaera, haren ustez.

Euriborrak %4,99an bukatu zuen maiatza, ekaina %5,36an.Zerk eragin du hainbesteko garestitzea?

Petrolioak, gehienbat. Inflazioaren arriskua zela eta, EBZk ekainaren 5ean eman zuen mezua oso garrantzitsua izan zen. Kontrolatuta egon behar zuela esan zuen eta hori interes tasen gorakada bezala interpretatu zuten merkatuek. Egun batetik bestera, Euriborra %5,12tik %5,41ra igo zen.

Interesak benetan igoko balitu, beste igoera handibat egoteko arriskua dago?

Ez dut uste horrelakorik gertatuko denik. Hala ere interes tasak mugitu ala ez, EBZk ematen duen mezua garrantzitsua izango da oso. Ematen duen mezuaren arabera interes tasak gora jarraituko dutela pentsatzen bada, orduan berriro gerta liteke gorakako mugimendu bat.Hori bai, gaurko egunez esan dezakeguna zera da, merkatuak 0,25%eko igoera hori kontuan hartzen duela. Apartako mezurik gabe, euribor interes tasak ez luke asko aldatu beharko.

Zergatik dago hainbesteko aldea interesen eta Euriborraren artean? Normala da diferentzia hori?

%4 tipoa, astebeteko tipoa da, eta aipatzen dugun euriborra, urtebetekoa. Interes tasen kurbak aurreikusten duen igoerak --orain %0,25 eta uda eta gero beste %0,25-- eta finantza sektoreko konfiantza ezak eragiten dute ezberdintasuna. Subprime krisitik dator konfiantza eza, eta urtebetera dagoen arrisku prima historiako altuenetakoada.

GorantzsegikoduEuriborrak?

Inflaziorako arriskua garrantzitsua da, batez ere petrolioari begiratzen badugu. Baina bestalde, ekonomiaren hazkuntza Europa mailan oso ahula da eta beraz, tipoak igotzea ez da hain erraza testuinguru horretan. Ez dugu uste interesen igoera ziklo batetan sartuko garenik.

Berankortasuna handitu al zaizue?

Bai, zoritxarrez. Iaz, urte bukaeran %0,65ekoa zen atzerapen tasa. Maiatzean %1,03koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.