erregaiak

Marka historia hautsi du petrolio Brent kupelaren prezioak

Londresko merkatuan marka historikoa da egungoa. Ekialde Hurbileko egoerak eta OPEP petrolio ekoizleen elkarteak produkzioa handitzeko dituen arazoak direla eta, kupelaren prezioa 40,99 dolarretara igo da.

2004ko abuztuaren 4a
18:30
Entzun
40,99 dolar ordaindu behar dira Londresen petrolio kupel bat eskuratzeko. Inoiz ezagutu den preziorik altuena ordaindu behar da, 1990.urteko urriaren 10ean, Golkoko Gerraren bezperan, olioaren prezioa 40,95 dolarretaraino iritsi zen, eta orduko marka hautsi da gaur.

Petrolio esportatzaileek produkzio handitzeko ezintasunak bultzatu du prezioaren igoera, eta horretan eragin handia du Irakeko gatazkak. Egoera honek, AEBek eta Txinak, neguko erreserbak ziurtatzeko bidean, eskaria handitzeko nahiarekin bat egin du.

Londresen, “petrolioaren prezioak behera joatea zaila” izango dela azaldu du Richard Griffithsek. Produkzioa handitzeko diren arazoak medio, egoerak irtenbide azkarrikizango ez duela gehitu du Griffithsek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.