Martxoan %0,8ko gorakada izan dute salneurriek Hego Euskal Herrian

UGTk eskatu du lan hitzarmenak negoziatzeko orduan inflazioaren datua kontuan hartzeko

Erredakzioa
2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Herritarren poltsikoentzat datu positiboak nahiz negatiboak utzi ditu martxoko inflazio datuak. Hilabete bakarreko kopuruei erreparatuta, %0,8 garestitu dira salneurriak. Iazko emaitzekin konparatuz gero, %2an mantendu dainflazioa, otsailean zegoen maila berberean. Eta urteko lehen hiru hilabeteetako bilakaera kontuan hartuz gero, merkatu egin da bizimodua, %0,5 hain zuzen. INE Espainiako Estatistika Erakundeak eman ditu datuak.

Herrialdeka, Nafarroan izan da urte arteko inflaziorik handiena, %2,1ekoa. Gipuzkoan, %2 garestitu dira prezioak; Bizkaian, %1,9, eta Araban, %1,8. Otsailetik martxora bitartean ere guztietan egin dute gora kontsumo prezioek: %0,8 Bizkaian eta Gipuzkoan, %0,7 Nafarroan, eta %0,6 Araban.

Hilabetean prezioak %0,8 igo izana faktore batek eragin du bereziki: merkealdiaren bukaerak. Urtarrilean eta otsailean geratzen diren produktuak saldu ostean, udaberri eta uda sasoirako produktuak ateratzen dituzte saltokiek, eta garestiago egoten dira arropak eta oinetakoak. Urte arteko inflazioaren gorakadan ere azpisektore bat nabarmentzen da: argindar, gas eta gainerako erregaiena. Iaz baino %5,2 garestiago daude EAEn; eta %6,4 garestiago Nafarroan.

Lan hitzarmenen negoziazioan, martxoko inflazio datuak kontuan hartzeko eskatu die UGT-Euskadik patronalei. Horrez gain, negoziazio mahaiak desblokeatzea galdegin du. «Oraingoegoeran, soldatak izoztuta edo murriztuta, ezinezkoa da kontsumoa eta ekonomia suspertzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.