Martxoan 9.248 langile geratu dira erregulazioan

Onartutako espediente kopurua otsailekoaren antzekoa da, baina langile gutxiagori eragin die

IKER ARANBURU / DONOSTIA
2009ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Enplegua erregulatzeko espedienteen aldetik ere ez dator berri onik; hala ere, otsailarekin alderatuta,hobekuntza izan da. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 307 dosier onartu zituzten martxoan, otsailean baino bi gehiago. Baina enplegu erregulazio horiek langile gutxiagori eragin diete: 14.924 izan ziren otsailean, eta 9.248 martxoan, ia %40 gutxiago.

Apirileko daturik ez du eman Eusko Jaurlaritzak, baina bai, ordea, Nafarroako Gobernuak. Iruñeko agintariek beste 61 dosier onartu dituzte, eta 1.994 langileri eragin diete.

Martxoan onartutako espediente gehienak, ia %80, kontratuak aldi baterako etetekoak izan dira. Beste 364 laguni kontratuak hautsi dizkiete. Eusko Jaurlaritzak 459 kontratu murrizketaren berri eman du, eta Nafarroan 336 laguni ezarri dizkiete espediente mistoak -hausturak eta etenak nahasten dituztenak-. Datu horiei gehitu behar zaizkieEspainiako Gobernuak Hego Euskal Herriko enpresetan onartutakoak. Oso litekeena da haren esku geratzea ArcelorMittalen negoziatzen ari direna.

Iaztik hona izugarri handitu dira dosierrak. Dagoeneko 30.933 laguni ezarri dizkiete enplegua erregulatzeko dosierrak, iaz urte osoan baino 9.500 gehiagori. Kopurua handitu egingo da hurrengo hilabeteetan. Tubacex, Tubos Reunidos eta beste enpresa handi batzuk dagoeneko negoziatzen ari dira dosierren baldintzak sindikatuekin, eta, egoera ekonomikoa hobetu ezean, epeak luzatuko dituzte beste batzuek, dagoeneko Sidenorrek egin duen moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.