ekoNOMIA

Martxoan baino "arrazoi gehiago" dago hilaren 26koan greba egiteko, sindikatuen arabera

ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, EILAS, Hiru eta EHNEko ordezkariek eta hainbat eragile sozialetakoek gaur sartu dute erregistroa.

2012ko irailaren 4a
16:27
Entzun

ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuetako ordezkariek eta hainbat eragile sozialetakoek esan dute aurreko greba orokorrean baino "arrazoi gehiago" dagoela irailaren 26koan lanuztea egiteko. Gaur erregistratu dute eskaera, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Nafarroako Gobernuan aurki egingo dute eskaera, deialdia Hego Euskal Herrikoa baita.

Endika Labort CNTko ordezkariaren esanetan, “oinarrizko eskubideen aurka egiten ari dira, murrizketen aldetik, eta gizarte eskubideei eraginez”. Hori dela eta, eskubideen defentsan kalera irteteko deia egin du Labortek.

Javier Serra Posada de los Abrazos elkarteko bozeramaileak esan duenez, berriz, langabeziaren gorakada “Espainiako Gobernua hartzen ari den murrizketen politiken ondorioa da”.

Gobernuak onartutako azkeneko neurri sortaren kontra deitu dute grebara. Uztailaren 19an jakinarazi zuten horren berri.

Aurreko greba orokorra aurtengo martxoaren 29an antolatu zuten, Espainiako lan erreformaren aurka. Oso oihartzun handia izan zuen. CCOOk eta UGTk Espainiako Estaturako deitu zuten egun bererako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.