Martzillako izoztuen enpresak 123 langile kaleratzeko dosierra aurkeztu du

2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Martzillako (Nafarroa) Ultracongelados de la Ribera enpresara heldu dira kaleratzeak. Zuzendaritzak 123 langile botatzeko erregulazio dosierra aurkeztu du, ekoizpenaren zati bat Valentziara (Herrialde Katalanak) lekualdatu nahi duela argudiatuta. Horrela, lantaldearen %84,2 kaleratuko luke, eta Martzillan soilik logistika zentroa geratuko litzateke. Dagoeneko enpresa batzordeak jaso du erregulazio espedientearen berri, eta ostegunean hasiko dira negoziazioak. ELAk adierazi du «inork» ez zuela halakorik espero. Dosierrak aldez aurreko erretiroak, kalte-ordainak eta lekualdatzeak biltzen ditu. 55 urtetik gorako 53 langile daude enpresan, eta horiek erretiroa hartzeaz gain, beste hamabost langile lantegiz lekualdatzeko aukera jasotzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.