Ekonomia

MCCk murrizketak egiteko eskatu die taldeko 260 kooperatibetako zuzendaritzei

Besteak beste, lanpostu murrizketa "zorrotzak" egiteko, lan ordu kopurua handitzeko eta soldatetan gainsariak kentzeko eskatu die, "hainbat urte iraungo dituen egitura krisiari aurre egiteko".

2011ko abenduaren 8a
17:51
Entzun

Hainbat hedabidek gaur argitara eman dutenez, MCCk hainbat murrizketa egiteko eskatu die taldeko 260 kooperatibetako zuzendaritzei, besteak beste, lanpostu murrizketa "zorrotzak" egiteko, lan ordu kopurua handitzeko eta soldatetan gainsariak kentzeko.

Taldearen barne ohar bat iturri hartuta, hedabide horiek diote MCCk egitura krisia iragartzen duela, eta hainbat urte iraungo dituela.

Ohar horretan MCCk produktibitatearen jaitsiera aurreikusten du eta horrek taldearen emaitzetan eragin ez dezan eskatu diete neurriak hartzeko. Aipatutakoez gain, zailtasunak dituzten enpresak eta etekinik ez dutenak ixtea eta aktiboak saltzea aztertzeko eskatu dute.

MCCko kooperatiba guztiek 100.000 langileko lan taldea dute. Oharraren edukiaren berri azaroan eman omen zien Jose Maria Aldekoa MCCko presidenteak zuzendaritzei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.