Mercedesek bizkor nahi du akordioa langileekin
GASTEIZ. «Ahal bezain laster» hitzartu nahi ditu Mercedesko zuzendaritzak Gasteizko fabrikan VS20 furgoneta berria egitea ahalbidetuko lukeen lan akordioa. Zuzendaritzaren eta langileen arteko negoziazioak eten egin dira, bi aldeen jarrerak oso urrun baitaude. Hitz egiteko prestutasuna agertu duen arren, zuzendaritzak berretsi du Alemaniako buruzagitzaren baldintzak bete egin beharko direla, hots, lan kostuak %10 murriztea eta hornitzaileak %25 merkeagoak izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu