enpresak

Mercedesek hilabeterako erregulazioa ezarriko die Gasteizko plantako ia langile guztiei

Lantaldearen %80ri eragingo dio. Erregulazioa apirilaren 5etik irailaren 13ra aplikatuko dute, hiru epetan.

2013ko otsailaren 18a
18:48
Entzun

Roberto Pastor CCOOko ordezkariak azaldu duenez, gainera, martxoko azken astean, apirileko lehenengo bietan eta udan hainbat geldialdi ere egingo dituzte. Pastorrek dioenez, "onargarria" da neurria, hitzartutako baldintzak "arrazoizkoak" direlako. Soldataren %80 bermatua lukete langileek, eta oporren eta aparteko sarien %100.

Zuzendaritzak Gasteizko lantegian ezarriko lukeen bosgarren dosierra da; 3.138 langile daude planta horretan. Bartzelonan ere erregulazioa ezarriko du Mercedesek; 160 behargin daude han.

Ostiralean eman zuen dosierraren berri zuzendaritzak, eta orain zabalik dago 15 eguneko kontsulta fasea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.