araba

Mercedeseko eta Michelineko lanuzteak nabarmendu dituzte sindikatuek

SEA Arabako patronalak grebaren "porrota erabatekoa" izan dela esan du, jarraipena %9,14koa izan dela. Sindikatuen arabera, ordea, langileen %46k erantzun diote deialdiari. Poliziak hiru lagun atzeman ditu, eta hamabi inputatu.

2012ko irailaren 26a
08:18
Entzun

Grebak Araban izan duen jarraipena desberdina izan da leku batetik bestera. Sindikatuek Mercedeseko eta Michelineko lan uzteak nabarmendu dituzte goizean goiz, eta adierazi dute langileen %46k egin dutela bat deialdiarekin. Gasteiztik kanpo, Laudio aldean parte hartze zabala izan du grebak.

SEA Arabako patronalak, ordea, jarraipen eskasa izan duela adierazi du, eta enpresak normaltasunez ari direla lanean nabarmendu du. Enpresarien arabera, langileek %9,14k egin dute bat greba deialdiarekin.

Gasteizko Vital Kutxaren bulegoetako batean atarian sua piztu dute, eta itxi egin behar izan dute. Ertzaintza Aldundiaren egoitza zaintzen aritu da goiz osoan. Gasteizen hiru lagun atzeman ditu Poliziak, eta beste hamabi inputatu egin dituzte. Barrikada bat itzali behar izan dute Gasteizko suhiltzaileek 07:00ak aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.