EKONOMIA

Merkantzien trafikoa %11 hazi da Bilboko Portuan

Trafikoaren igoera Petronorren jarduerak eragin du batez ere; likidoen trafikoa %22 hazi da.

Berria.info
2013ko uztailaren 19a
17:05
Entzun

Iazko udaberrian geldirik egon behar izan zuen Petronorrek, jasotako eskaera apalarengatik. Horrek eragin zuzena izan zuen Bilboko Portuko merkantzien trafikoan, eta 2012an %7,9 murriztu zen. Aurten, ordea, ez du geldialdirik egin Petronorrek, eta hori erakusten dute Bilboko Portuak aurtengo lehen seihilekoan lortutako datuek. Iaz epe horretan baino %11 merkantzia gehiago igaro da bertatik: 15 milioi tona guztira. Batez ere, likidoen trafikoa hazi da, erregaiena eta petrolioarena.

Portuko zuzendari Asier Atutxak gaur eguerdian aurkeztu du 2013. eta 2017. urte arteko plana. Iaz, 28,9 milioi tona merkantzia igaro ziren Bizkaiko portutik, eta kopuru hori %30 haztea nahi dute hurrengo bost urteetan, 37,5 milioi tonara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.