Merkatu kuotari eutsi nahi dio Eroskik aurten
BILBO. Kontsumoa pattal dabilela ikusita, Eroskik ez du aurten asko hazteko helbururik, baizik eta lortutako merkatuari eustea. Horretarako, denda «erakargarriak» eta tokian tokiko produktu freskoak bultzatuko dituela agindu du Agustin Markaide taldeko presidente berriak. Zorrarekin izan dituen arazoak «bigarren mailan» utzi ditu Eroskik, eta aurten hitzartutakoa baino lehenago pagatu ahal izango du zati bat. Inbertsioak motelduko ditu Eroskik, eta desinbertsioak geratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu