ekonomia

Merkel eta Sarkozy gaur bilduko dira merkatuen gorabeherak lasaitzeko asmoz

Bilerak ikusmin handia sortu du merkatuetan, baina bi herrialdeek aukerak mugatuak zirela argi utzi zuten atzo. Eurobonuen gaiaz ez dutela hitz egingo zehaztu dute.

2011ko abuztuaren 16a
15:12
Entzun

Frantziako presidente Nicolas Sarkozy eta Alemaniako kantziler Angela Merkel gaur bilduko dira euroguneko zorren inguruko krisiari buruz hitz egiteko. Merkatuak bilera horri oso adi daude, baina bi herrialdeek argi utzi dute bileraren aukerak mugatuak direla.

Merkatuak urduri daude, eta edozein keinuren aurrean erreakzionatu egiten dute. Horregatik, Steffen Seibertek, Merkelen bozeramaileak, " arazo guztiak konponduko dituen ezer ikusgarririk" ez espero izateko esan zuen atzo. Zehazki, eurobonuak ateratzearen aukerari buruz aritu zen; argitu zuen Sarkozy eta Merkelek ez dutela horri buruz hitz egingo.

Eurobonuak ateratzea inbertitzaile askok espero duten neurria da. Horren bidez, euroguneko herrialde guztien zorra elkarbanatuko litzateke. "Diru politika komuna dugu, eta herrialde  bakoitzak bere aurrekontu politika propioa dauka", gehitu zuen Seibertek, eta horrek azaltzen du estatu bakoitzarentzat interes tasa bat egotea. Frantziak berretsi egin zuen eurobonuen gaia ez jorratzeko erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.