Merkelek oposizioaren laguntza behar izan du Greziaren erreskatea onartzeko

2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Alemaniako Parlamentuak onartu egin zuen atzo Greziaren bigarren erreskatean parte hartzea. Aurrekoetan ez bezala, ordea, Angela Merkeli ez zitzaizkion nahikoak izan bere koalizioaren 304 botoak —behar baino zazpi gutxiago—, eta oposizioko SPDri eta Berdeei esker lortu zuen gehiengoa. Azken asteotan gobernu koalizioko kide askok, CSUkoak batez ere, auzitan jarri dute Greziari diru gehiago uzteko politika, uste baitute ezingo duela zorra pagatu, eta Grezia eurotik kanpo uzteko deiak ere ozenak izan dira. Merkelek berak aitortu zuen atzo bigarren erreskateak agian ez duela arrakastarik izango, baina ez onartzearen arriskuak onartzearen aukerak baino handiagoak daudela esan zuen. Azken asteotan ere Alemaniak presioa jasan du erreskateetarako diru gehiago jartzeko, baina Merkelek dio ez dela beharrezkoa.º
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.