METALGINTZA . Sindikatuek grebara deitu dute Nafarroan

UGT eta CCOO sindikatuek iragarri dute hilaren 30ean ELA eta LABekin batera greba eginen dutela

Ion Orzaiz.
IRUÑEA
2004ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
UGT eta CCOO sindikatuek greba orokorrera deitu zuten atzo Iruñean, metalgintzaren lan hitzarmenari buruzko negoziazioak apurtu ostean. Lanuztea martxoaren 30ean izanen da, UGTko Patxi San Juan eta CCOOko Jose Ramon Fernandez bozeramaileen esanetan, eta bertan, Metalaren Mahaia osatzen zuten lau sindikatuak (ELA, LAB, UGT eta CCOO) izanen direla nabarmendu zuten.

ELAk eta LABek osatzen duten plataforma kritikatu zuen San Juanek. «Guk negoziazioa nahi dugu, besterik ez. LABen eta ELAren plataformak, aldiz, ez du aldatu nahi bere posizioa», aipatu zuen UGTko kideak. Greba mugagabe baten posibilitatea kontuan izan dutela gaineratu zuten bozeramaileek: «Aste Santua pasatu eta gero egitea pentsatu dugu, martxoko grebak gauzak aldatzen ez baditu, betiere».ELAk eta LABek, aldiz, mobilizazioei buruzko prentsaurrekoa egin behar zuten atzo, baina bertan behera utzi zuten Madrilen gertatutako atentatua dela-eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.