Goizean goizetik hasi dituzte mobilizazioak Bizkaiko metalgintza sektoreko langileek. Gaurtik ostiralera bitartean, 50.000 langile daude grebara deituta, lan hitzarmen "duin" bat lortzeko.
Joan den astean, bi bilera egin zituzten sindikatuek eta patronalak, akordioa lortu eta greba saihesten ahalegintzeko. Sindikatuek aitortu zuten asteazkeneko bilerara proposamen hobea eraman zuela FVEMek, astelehenekora eraman zuena baino. Hala ere, proposamena euren eskaeretatik urrun dagoela nabarmendu zuten. Patronala bilerara "harro" joan zela salatu zuten sindikatuetako iturriek; lan baldintzek baino gehiago, grebak kezkatzen zuela.
Grebaren ondorioz, hainbat enpresa itxi egin dituzte Durangaldean, Ezkerraldean eta Meatzaldean, eta, beste hainbatetan, jarduera apaldu egin da. Zenbait errepide itxi dituzte Elorrion, Iurretan eta Durangon.
Goizeko txandekin hasi da aste osoko greba Bizkaiko Metalgintzan. Mobilizazio nagusia Bilbon izango da gaur, 11:30ean, Euskadi plazatik abiatuta #GrebaMetalgintzan#LanDuinaHitzarmenDuinakpic.twitter.com/gn6xgMuRHT
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) September 30, 2019
Indarrez hasi dugu Bizkaiko metalgintzako greba ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;ŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂ’ªð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;ŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂ’ªð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;ŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂ’ª#MetalaBorrokanpic.twitter.com/UJzu83j51a
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) September 30, 2019
ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;ŸÂ”´ Gaurtik ostiral arte bizkaiko #metalagreban dago
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) September 30, 2019
ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;ŸÂ‘‰@fvem_es bizkaiko metalgintzako patronalak ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—²ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜‡ ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—±ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜‚ ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜€ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—²ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¸ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¼ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¿ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—²ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—®ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—» ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜€ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¼ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¿ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜‡ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—²ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—» ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—®ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¿ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¶ ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—±ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—²ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—» ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—®ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¯ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—²ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¿ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—®ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜€ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—®ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜€ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜‚ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—»ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—® ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¯ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—®ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—»ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—®ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;˜‚ ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—»ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—®ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—µð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;—¶
â;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;ÂÂœŠ Akordio duin bat lortu arte ez gara geldituko pic.twitter.com/f5gbtAebDC
ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;ŸÂ‘©ð;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;ŸÂ”§Hasi da dagoeneko Bizkaiko metal hitzarmenaren aldeko seigarren greba eguna.
— Industria Federazioa (@CCOOindustria) September 30, 2019
â;ÂÂ;Â;ÂÂÂ;ž¡Defendiendo nuestros derechos, por un convenio del metal digno para las trabajadoras de #Bizkaia#BizkaikoMetalaGreban#EsElMomento#AurrerantzCCOOpic.twitter.com/kvW9sarhdG
Mobilizazio nagusia Bilbon egingo dute, 11:30ean. Manifestazioak bat egingo du pentsiodunen protestarekin. Amaieran, adierazpen bat irakurriko dute elkarri elkartasuna adierazteko.
FVEM patronalaren ustez, bost eguneko greba "galga eta oztopoa" izango da negoziaziorako. Radio Euskadiri eginiko adierazpenetan, Adolfo Rey patronaleko kudeatzaileak nabarmendu du Espainian ez dagoela Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren parekorik.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere sindikatuen jarrera kritikatu du. Akordiorako borondaterik ez izatea leporatu die. Lehendakariak adierazi du langileen eskariak "logikoak" diren arren ziur dagoela patronalak "ahal zuen guztia" egin duela akordioa lortzeko. Metalgintzako langileak Durangoko bere etxe aurrean protestan aritu direla jakinarazi du. Salatu duenez, grebak kalteak eragin dizkie herritarrei eta "lan egin nahi zuten" beharginei.
ELAren iritziz, "tamalgarriak" izan dira Urkulluren adierazpenak. Patronalaren aldeko jarrera hartzea eta langileengandik urruntzea egotzi dio. "Guk eskatzen duguna bidezkoa eta egingarria da. Ulertezina dena da lehendakaria hain era nabarmenean lerratzea patronalarekin". ELAk gogorarazi du ez dela lehenengo aldia lehendakariak grebalarien aurka egiten duena. Hala ere, jarrera "bidegabea" dela nabarmendu du.