Metroko langileek lan istripua salatuko dute
BILBO. Ostiralean langile bat hil zen Bilboko metroko obretan, harri batek buruan jota. Istripua salatzeko elkarretaratzea antolatu dute sindikatuek, eta metroko langile batzordeak ere bat egin du deialdiarekin. Gaur izango da, 11:30ean, Metro Bilbaoren bulego nagusien aurrean, Nafarroa kalean. Bihar, Gamarran gertatutako ezbeharra salatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu