Michelin, kalte-ordaina ematera behartuta
GASTEIZ. Amiantoagatik hil zen langile baten familiari 165.000 euroren kalte-ordaina eman beharko dio Gasteizko Michelinek. Izan ere, epaileak ebatzi du lantokian arnastutako mineralagatik hil zela Francisco Javier Martinez langilea. Kalte-ordaina ematera ez ezik, gaixotasunagatik jasotako Gizarte Segurantzaren zerbitzuen %50 ordaintzera ere behartu du epaileak enpresa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu