Mila euro jasoko dituzte autoa aldatzen dutenek
paris Ipar Euskal Herrian, auto zaharra zabortegira bota eta berria erosten dutenei mila euroko laguntza emango die Frantziako Gobernuak. Bihar du iragartzekoa neurria Nicolas Sarkozy presidenteak, ekonomia bultzatzeko beste zenbait neurriren artean. Auto salmenta %14 jaitsi da aurten Frantzian, eta autogileek milioi bat ibilgailuko stock-a dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu