Eustatek eta INEk, bi iturrik eman dituzte langabeziari buruzko datuak azken bi asteotan. Bat datoz gauza batean. Langabeziak ekainetik irailera bitartean jaitsiera arina izan duela diote. Eustatek, ordea, lan bila iaz baino jende gehiago ari dela jakinarazi zuen aurrekoa astean;zazpi mila gehiago, hain zuzen -Nafarroako datuak ez ditu kontuan hartzen-. INEk atzo emandako datuen arabera, urtebetean jaitsi egin da langabezia; 9.900 pertsona gutxiago daude lanik gabe.
Espainiako Estatistika Erakundeak azaldu duenez, Nafarroan izan du gorakadarik handienahirugarren hiruhilekoan: 4.400 pertsona gehiago ari ziren lan bila. Gora egin du Gipuzkoan ere,1.900 langabe gehiago baitzeuden. Bizkaian aurreko hiruhilekoan baino 7.400 gutxiago zeuden, eta Araban, 2.700 gutxiago.
Confebask patronalaren iritziz, langabeziaren beherakadak EAEko enplegua «egonkortzen» ari dela berresten du, nahiz eta oraindik gorabeherak egon.
Mila langabe gutxiago ekainetik irailera bitartean
INEren arabera, aurreko hiruhilekotik nahiz iaztik jaitsi da lan bila zebiltzanen kopurua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu