Gaur arratsaldeko lehen orduan milaka eta milaka italiar atera dira kalera Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroaren dimisioa eskatzeko. Alderdi Demokratak deitu du mobilizazioa, eta dimisioa ematera deitu dute Berlusconi, "herrialdea berreraikitzen hasteko".
Berreraikitzea, Italiako herriaren izenean izan da manifestazioaren leloa. La Reppubblica egunkariaren arabera ehunka milaka izan dira kalera atera direnak. Hasiera batean manifestazioa zegoen deituta, baina debekatu egin duteneaz San Joan plazan biltzera deitu dute.