MILAKA LAGUN, BI MILA LANGILEREKIN
Bi mila lagun baino gehiagori eragiten die martxo amaieran Arabako Tubacex eta Tubos Reunidos enpresek aurkeztutako aldi baterako enplegu erregulaziorako espedienteak. Jendetza bildu zen atzo Amurrion haiei elkartasun adierazteko. Tubos Reunidoseko langile batzordeak eta ELA eta LAB sindikatuek antolatu zuten protesta. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten ez onartzeko dosierra, bi enpresek azken urteetan irabazi handiak izan dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu