Espainiako Foro Globala Bilbon

Milaka lagunek egin dute protesta troikaren kontra

Jendetza elkartu da Bilbon, Guggenheim museoan agintari politiko eta ekonomikoak eginiko bileraren kontra. Istiluak izan dira Ertzaintzaren eta manifestarien artean. Lander Muñagorri Garmendia BERRIAko kazetaria zuzenean kontatzen ari da zer gertatzen ari den.

Manifestazio burua, Kale Nagusian. MIGUEL TOñA, EFE
Lander Muñagorri Garmendia.
2014ko martxoaren 3a
18:00
Entzun

Goi bilera orok ditu kontrako mugimenduak. Gaur barruan esandakoak arbuiatu dituzte kanpoan Gune plataformak deituta. Baina protesta ez da soilik kalean izan. EHUko ekonomia eta enpresa irakasle batzuek Pertsonen zerbitzurako ekonomia baten alde manifestua sinatu eta zabaldu dute azken asteetan.

Manifestazioak egin dute Bilbon zehar milaka lagunek, Troika eta bere konplizeak go home lelopean. Neurri ekonomikoen kontra oihukatu dute, eta bestelako politikak eskatu dituzte. Bi zutabe abiatu eta Moiua plazan elkartu dira, eta Guggenheim ingurura gerturatu dira. Orduan piztu dira liskarrak. Zaborrontzi batzuk erre dituzte, eta banku ugaritako kristalak ere apurtu dituzte. Manifestazio atzealdean zihoazenei oldartu zaizkie ertzainak.

Manifestazioa eten du Ertzaintzak 11:30 aldera, ohartarazita martxa baketsua izatekotan duela baimena. Bertan behera utzi dute, eta ekitaldia egin dute jarraitu beharrean. Gutxienez hiru lagun atxilotu dituzte protestetan.

Ezohikoak dira segurtasun neurriak. Ertzaintzak kontrolak jarri ditu A-8 errepidean Bilborako noranzkoan, eta 1.000 polizia inguru daude lanean. Lankidetzan ariko dira Guardia Zibila eta Ertzaintza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.