Milioi bateko isuna Bermeoko atunontzi bati
MAPUTO. Mozambikeko Gobernuak 927.000 euroren isuna jarri dio Bermeoko Txori Argi atunontziari, herrialdearenak diren uretan legez kanpo arrantzan jarduteagatik. Itsasontziaren jabeak, Inpesca enpresak, hilaren 26a baino lehen ordaindu beharko du isuna. Txori Argi hilaren 14an atzeman zuten Mozambikeko uretan, eta Nacalako portuan dute ordutik. 1,9 milioi euro atunetan zeramatzan biltegietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu