Duela sei urte Hernaniko enpresa batean izandako lan istripuan zauritu ziren bi langilerentzat miliona erditik gorako kalte-ordainak agindu ditu Donostiako epaile batek. 650.000 euro jasoko ditu aurrenekoak, 550.000 bigarrenak eta 55.000 hirugarrenak.
Papel itsaskorra fabrikatzen duen Hernaniko lantegi bateko azpiegitura berrietan jazo zen ezbeharra, 2006ko maiatzaren 12an. Lurpeko biltegi batetik hexano gasak ihes egin eta hiru leherketa eragin zituen. Bost langile zauritu ziren, haietako hiru oso larri. Erredura larriak izan zituzten gorputzeko atal gehienetan eta gaur, oraindik, ondorio fisiko larriak dituzte. Bati, gaitasun kognitiboan izandako kalteengatik, lanerako ezintasun iraunkorra onartu diote. Besteak, nahasmendu depresiboa du eta jantzi berezi bat eraman beharra, larruazaleko zauriengatik. Hirugarrenak ere baditu ondorio fisikoak
Epaileak errudun jo ditu enpresa horretako eta azpikontratatutako beste batzuetako bederatzi arduradun. Langileen eskubideak urratzea eta hiru lesio delitu egitea egotzita, guztira urte eta erdiko kartzela zigorra eta bakoitzari 720na euroko isuna ezarri die epaileak.
Milioi erditik gorako ordaina lan istripu batean zauritutakoei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu