Iritsi da ordua. 2001eko azaroan Dohan abiatutako prozesuak bide erdia egin duenean, Munduko Merkataritza Erakundeko 146 estatu kideek Cancunen dute geltokia. Gai ugari egongo dira jokoan datozen lau egunotan. Porrota edo akordioa aurrean, bidegurutzera iritsi da MME, eta Cancunen, batera edo bestera norabide bat hartu beharko du, zirt edo zart.
gNEKAZARITZA: Akordioaren giltza duen gaia da nekazaritza. Dohan, eztabaida askoren ostean, konpromiso bat lortu zuten herrialdeek, nekazaritza esportazioei ematen zaizkien orotariko diru laguntzak nahiz bestelakoak murrizten joateko. AEBek eta Europako Batasunak kontrakoa egin dute, ordea. Iazko nekazaritza lege berriaren ondorioz, AEBek 8.000 milioi dolar gehiago bideratuko dute sektorera. Europako Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformak, berriz, laguntzak 45.000 milioi euroan mantenduko ditu.
Baina nola eragiten diete laguntzok beste herrialdeei? Gaur egun, bizitzeko dolar baino gutxiago duten munduko biztanleetatik (900 milioi) bi heren nekazariak dira eta prezioek zuzenean eragiten diete.
Herrialde aberatsek egunero mila milioi dolar bideratzen dituzte nekazaritzara . Gainera, AEBen eta Europako Batasunaren kasuan, nekazari handienek jasotzen dituzte laguntzok.Laguntzek produkzioa bultzatu, soberakinak sortueta horiek kanpora ateratzeko, esportazioei laguntzak ematen zaizkie berriz.Kostu azpitik (dumping>) merkaturatzen dira.
Horrek prezioen amiltzea eragiten du eta, bide batez, munduko nekazari asko pobreziara zigortzen; edo Euskal Herriaren kasuan, errentagarritasuna lortzetik urrun, eredu produktibista batera zuzentzen ditu. Adibidez, kotoiaren ekoizleei AEBek emandako 3.700 milio dolarreko laguntzek prezioa %10 edo %20 bitartean murrizten dute, eta lehengai nagusi duen Afrika Mendebaldeari 250 milioi euroko galerak eragiten dizkio.>
Cairns nekazaritza esportatzaileen taldeak (Latinoamerikako herrialde nagusiak, India eta Australia biltzen ditu) laguntzak kentzeko eskatzen diete AEBei eta EBri. «Merkataritza egin nahi badute, lurrera itzuli behar dute berriro. Haien odisean segituz gero, ez dute izarrik edo ilargirik lortuko, eskuak hutsik izatea lortuko dute», izan da Franz Fischler EBko alorreko komisarioaren erantzuna. Soka tenkatuta, akordioak oso urrun dirudi.
gzerbitzuak: Amaiezinezko zerrenda dago sartuta zerbitzuen barnean: osasuna, telekomunikazioa, turismoa, ura, garraioa, irakaskuntza...Negoziazioak 2000n abiatu ziren. Ezkutuan pasatu den gaia da, baina izugarrizko garrantzia duena.
Pascal Lamyren arabera, EBko Barne Produktu Gordinaren eta enpleguaren bi heren osatzen ditu. «Hainbat merkataritza trabek merkataritza oztopatu eta hazkunde ekonomikoa eragozten dute», dio Lamyk eta merkatuak irekitzearen aldeko da. EBk dio garatzeko bidean diren herrialdeek gaitasuna dutela sektorez sektore negoziatzeko, baina ikerketa batek erakusten du EBk 94 ekonomiei egindako eskaerek (Indiako bankaren edo Kenyako telekomunikazioen liberalizazioa kasu) pribatizazioa bultzatu duela pobreziaren edo finantza egonkortasunaren gaineko azterketarik egin gabe.
>
gmugasariak: Gaur egun munduan,'geroz eta gutxiago irabazi, gehiago ordaindu' printzipioa ezarria dago merkataritza arauetan. Garatzeko bidean diren herrialdeei ezarritako arantzela industrializatuei ezarritakoa baino lauzpabost aldiz handiagoak dira. Dohan mugasariak kentzen joateko konpromisoa oraingoz ez dago akordiorik.
MMEren bidegurutzea
Gaur hasi eta igandera arte, munduan eragin handia duten gaiak eztabaidatuko dituzte Cancungo goi bileran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu