Moasa eta Fuasan dosierra onartu dute langileek
GASTEIZ. Aernnova taldeko Moasa eta Fuasa enpresetan langile batzordeek oniritzia eman diete enpresak aurkeztutako enplegua erregulatzeko dosierrei. 50 eguneko dosierra izango da Moasan eta 139 langileri eragingo die. Fuasan, 170 langilerentzako 59 eguneko espedientea jarriko dute indarrean. Bietan, abendutik ekainera iraungo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu