EkoNOMIA

Molinero, Nafarroako CCOOko idazkari nagusi berriro

2009ko urtarrilaren 24a
15:26
Entzun
Jose Maria Molinero hautatu dute berriz ere Nafarroako CCOOko idazkari nagusi, %84,15eko babesarekin (aldeko 154 boto, zurizko 29 eta kontrako batere ez). Iruñean egin du sindikatuak IX. Biltzarra, Baluarten. Molinero zen kargurako hautagai bakarra.

Batzorde Exekutiboak aldeko 167 boto jaso ditu eta zurizko hamabost eta, emaitza horiek denak direla kausa, Molinerok adierazi du sindikatua lehen baino batuagoa dagoela, "eta indartuta".

Nafarroako eta Espainiako gobernuak krisi garai honetan "gauzak gaizki egiten ari dira", haren iritziz, enpresak ere bai, eta CCOOk egoera horri "aurre" egingo diola hitz eman du. Horretarako, UGT bidelagun nahi dutela esan du, eta otsailean eskaintza bat egingo dietela.

Ignacio Fernandez Toxo Espainiako CCOOko idazkari nagusiak ezin izan du parte hartu gaur biltzarrean, zikloia dela-eta haren hegazkinak ezin izan baitu lur hartu Noainen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.