Mondragon Assemblyk bi kontratu lortu ditu
DONOSTIA. Aretxabaletako Mondragon Assembly kooperatibak bi kontratu lortu ditu: Asia erdialdean eta Lituanian. Trukean, 11 milioi euro poltsikoratuko ditu taldeak. Prentsa ohar batean jakinarazi duenez, bi proiektuak balio teknologiko handikoak dira, eta taldeari atzerriko merkatuetan egonkortzen lagunduko diote. Iaz, negozioaren %80tik gora Euskal Herritik kanpo egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu