EkoNOMIA

Mondragon Taldeak 71 milioi euro irabazi zituen iaz, 2007an baino %90 gutxiago

Orain dela bi urte 711 milioi euroko etekina eduki zuen. Krisia dela-eta "urtea gogorra izan arren, emaitzak positiboak dira".

2009ko maiatzaren 28a
17:28
Entzun
Mondragon Taldeak ere iaz irabaziak izan zituen: 71 milioi eurokoak. Dena dela, hura ere jo du krisiak, 2007an baino %90 gutxiagoko etekinak eduki zituelako joan den urtean -duela bi urte 711 milioi euro irabazi zituen-.

Euskal taldeak 16.770 milioi euro fakturatu zituen iaz. Horietatik 6.511 milioi industria alorrekoak izan ziren, 9.073 banaketakoak eta 1.186 finantzakoak.

"Finantza sistema kolapsatuta egon zen 2008an, maileguetan krisi sakona, kontsumoak nabarmen egin zuen behera, etxegintza arloa erori egin zen...", esan du Mondragonek gaur, ohar batean. "Urtea gogorra izan arren, emaitzak positiboak dira".

Lanpostuak

2008 bukaeran 92.773 langile zeuzkan taldeak, duela bi urte baino 1.700 gehiago. "Horrek adierazten du konpromiso soziala dugula".

Iaz hainbat planta ireki zituen munduan. Besteak beste, Txekiar Errepublikan, Mexikon eta Txinan. Aurten Indian beste bat zabaltzeko asmoa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.