ekonomia

Montorok dio Hego Euskal Herrian inbertsioak egiteko diru gehiagorik ez dutela

Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak Uxue Barkos eta Odon Elorza diputatuei esan die defizita jaisteari eta izaera sozialeko gastu batzuei ematen diela gobernuak lehentasuna.

2012ko urriaren 10a
12:23
Entzun

Cristobal Montoro (PP) Espainiako Gobernuko Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak jakinarazi du Hego Euskal Herrian inbertsioak egiteko diru gehiagorik ez duela gobernuak. "Defizit publikoa jaisteari eta izaera sozialeko gastu batzuei ematen diegu lehentasuna", adierazi du Kongresuan, Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak eta Odon Elorza PSOEkoak gaia galdetu diotenean.

Barkosek gogoratu du Espainiako Gobernuak Nafarroako hurrengo aurrekontuetarako %64ko murrizketa egingo duela eta "gehiegikeria bat" dela horren arrazoi gisa defizit publikoaren jaitsiera aipatzea. Geroa Baiko parlamentariak esan du gobernuak 2011n Nafarroako inbertsioetarako 137 milioi euro eman zituela eta 2013rako 24 milioiko aurreikuspena egin duela.

Elorzak, berriz, konpromiso batzuk bete ez izana egotzi dio Montorori, eta zehazki gobernuak AHT abiadura handiko trenerako inbertsioa %40 murriztu duela leporatu dio. Eusko Jaurlaritzak hilaren hasieran zioen jaitsiera horrekin lanak ez dituztela 2017an amaituko, eta bilera eskatu dio Sustapen Ministerioari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.