VW-en BEZ-aren afera

Montorok "konpromiso irmoa du" Nafarroak urtean gehienez 25 milioi ordaindu ditzan

Pablo Zalba Nafarroako PPko kudeatzaile batzordeko presidenteak bilera egin du Espainiako Ogasun ministroarekin.

Cristobal Montoro, joan den astean, Espainiako Diputatuen Kongresuan. CHEMA MOYA / EFE
joxerra senar
2014ko irailaren 22a
16:22
Entzun

Pablo Zalbaren hitza baino ez du Nafarroak, oraingoz. Iragan asteko VWeko BEZaren eskandaluaren harira, Nafarroako PP mututu zen. Pablo Zalba kudeatzaile batzordeko presidentea Montororekin bildu da gaur goizean eta, haren hitzetan, Montorok konpromisoa du akordioa lortzeko.

Duela bi urte, Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak hitzartu zuten 2012tik 2014ra bitartean BEZaren itzulpenagatik Nafarroak urtero 25 milioi pagatuko zituela. 2007tik 2011ra bitarteko epeari dagokionez, Espainiako Gobernuak helegitea jarri du Gorenean, eta, bide judiziala irekita, 1.513 milioi euro erreklamatu dizkio Nafarroako Gobernuari.

Hilaren 30ean bilduko da Itun Ekonomikoaren koordinazio batzordea. Zalbaren hitzetan, "baldintzak ezarriko dira", Espainiako Zerga Agentziak Gorenean jarritako errekurtsoak "birtualtasuna gal dezan". Zalbaren esanetan, Montorok "konpromiso irmoa eta garrantzitsua" du akordiorako.

Barcinaren agerraldia ostiralean

Yolanda Barcinak Nafarroako Parlamentuko foru erregimeneko batzordean azalpenak emango ditu auziari buruz, 11:30ean.

Auziaren nondik norakoak ezagutzeko: Damoclesen ezpata astuna

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.