Mugagabeko greba hasi dute Beretta Benellin
GASTEIZ. Enpresak 23 langile kaleratu nahi dituela salatzeko, mugagabeko greba hasi dute Beretta Benelliko langileek. Tresponden (Araban) dago lantegia, eta armak egiten ditu. Langileen arabera, ez dago inor bota beharrik,pizgarri bidezko kaleratzeekin eta aurretiazko erretiroekin murriztu daiteke enplegua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu