Mundiala!

joxerra senar
2010eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Mundiala!», oihukatu dute futbolzaleek Hego Afrikako mundu txapelketa hastera doan honetan. Hilabete batez, zirku moderno honek errealitate gordinaren haginkadak ahazteko balio badezake ere, burtsak ez dio erreparatuko futbolari, epe labur batez kontsumoa handituko duen itxaropenagatik ez bada. Futbolzaleen modura, «mundiala!», oihukatu zuten, dena den, inbertsiogileek. Ibex-35ak azkenaldiko beheranzko joera geldiarazi eta %2,29ko igoera batekin ospatu zuten eguna Txinaren esportazio handiei eta AEBetako susperraldiari buruzko albisteek bultzatuta. Haatik, 9.000 puntuko langatik behera jarraitzen du. Irabazleen artean, bankuak nagusitu ziren: Banesto (+%6,51), Popular (+%4,15), Santander (+%3,86) eta BBVA (+%3,1). Inditexek, berriz, %7,54ko jauzia eman zuen lehen hiruhilekoko 301 milioi euroren irabaziak lagunduta. Jada, kapitalizazioan Ibex-35eko hirugarren enpresa da.



ING. Ontzitik lehenak jauzi egiten arratoiak omen dira. Herbehereetako Gobernuak 10.000 milioi euro jarri zituen 2008an bankua salbatzeko. Orain, Eurogunearen aurka erortzen ari den guztiarekin, INGk (+%1,88) Europa Hegoaldeko zor publikoan duen arriskua murriztu egingo duela iragarri du.



Abengoa. Total petrolio taldearekin batera, Abu Dhabin Ekialde Hurbileko eguzki planta handiena eraikiko du. Eremuak basamortuko 300 hektarea hartuko ditu, eta 100 megawatteko argindar ahalmena izango du. Albistearen ondorioz, %8,5 igo da burtsan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.