Argentinan 400 haize errota baino gehiagoko parke eolikoa eraikitzeko kontratua lortu du Arabako Guascor enpresak. Patagonian jarriko dute, eta 600 eta 900 MWh sortzeko gaitasuna edukiko du. Beraz, munduko handiena izango da. 1.700 milioiko inbertsioa eskatzen du proiektuak, eta horien %30 jarriko ditu Guascorrek; gainerakoa enpresaz kanpoko finantzatzaileek jarriko dute.
Joseba Grajales enpresako presidenteak jakinarazi duenez,martxan jarri aurretik hiru urte pasatuko dira. Lehen urtean, prozesu burokratiko guztia gainditu beharko dute, eta behin hori egindakoan, bi urte beharko dira eraikitzeko. Lanek 300 postu zuzen sortuko dituzte, eta gerora, 180 lagun ariko dira han.
Akordioarekin pozik agertu da Cristina Fernandez Argentinako presidentea ere. «Proiektu honek aurre-aurrean jarriko du Argentina energia berriztagarrien arloan», esan du.
Munduko parte eolikorik handiena Arabako Guascorrek eraikiko du
Argentinan Patagonia inguruan 400 haize errota baino gehiago jartzeko kontratua lortu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu