ekonomia

Muñoz: "Gezurti hutsak dira dauzkagun politikariak, ez dago eskubiderik"

ELAko idazkari nagusiak gaur EBren neurrien aurka egingo diren mobilizazioen inguruan hitz egin du. "Gure jendeak babes publikoa behar du lan arloan, eta kontrakoa egiten dute", esan du.

2012ko otsailaren 29a
17:56
Entzun

Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak esan du mahai-gainean daukaguna "manipulazio handia" dela, eta politikariek "gezurrak" esaten dituztela "sakeoa justifikatzeko". "Gezurti hutsak dira dauzkagun politikariak, ez dago eskubiderik", adierazi du.

Banku pribatuek zor publikoarekin espekulatzen dutela salatu du Euskadi Irratian emandako elkarrizketan, eta bankuek dirua gordetzen dutela haien zuloak estaltzeko. Muñozen arabera, "kobertura politika osoarekin" egiten ari da EB sakeo hori.

"Gure jendeak babes publikoa behar du lan arloan, babes legea, eta kontrakoa egiten dute", esan du Muñozek.

Espainiako Gobernuaren lan erreforma "oso basatia" dela azaldu du, eta soldatak bertan behera uzteko eta lan baldintzak uzteko egiten dute, haren arabera.

"Ez da posible negoziazio kolektibo duin bat egitea, ez badaukagu tresnarik", gaineratu du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.