BIHAR BERRIA-N

Muñoz: "Kontraboterea duen sindikalismoak mugitu beharra dauka"

Aldofo Muñoz 'Txiki' ELAko idazkari nagusiari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2013ko urtarrilaren 19a
16:48
Entzun

Sindikalismoaz eta egoera ekonomikoaz luze jardun du BERRIAk Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiarekin (Mañueta, Araba, 1959). LABekin lankidetzan aritu da berak zuzendutako sindikatua, baina hautsi egin zen batasun sindikala. Gertatutakoa azaldu du Muñozek: "2009an elkarlanean hasi ginenean, harremanak onak ziren, eta krisiak bultzatu gintuen lan bateratua egitera. Lan bikaina egin dugula uste dut, baina noiz agertu zen arazoa? Bildu erakundeetara iritsi zenean".

Negoziazio kolektiboaren erreformaren aurka agertu da Muñoz: "Erreformak sindikatuak baztertu nahi ditu, eta legeak egingo dituzte horretarako". "zinismoz" jokatzea egotzi dio Confebaski, eta nabarmendu du "kontraboterea duen sindikalismoak mugitu" egin beharra duela: "Fruta zuhaitzetik eroriko bada, mugitu beharra dago".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.