Sindikatuak

Muñoz: "Sindikatu bati gerta dakiokeen okerrena ez dagoen patronal bat bilatzea da"

Uztailaren 7aren atarian, patronalak negoziatzeko borondaterik ez duela gogorarazi die ELAko idazkari nagusiak gainerako sindikatuei.

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko ekainaren 26a
14:17
Entzun

“Atzo Adegik garbi utzi zuen. Beste erremediorik ez dagoenean negoziatu behar direla hitzarmenak”. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, horregatik, erreferentzia egin die LAB, CCOO eta UGT sindikatuei sektoreko hitzarmenen esparruan hartu duten jarreraren aurrean. “Patronalarekin topo egin nahi izan dute, baina Confebaskek ez du negoziatu nahi”. Horregatik, sindikatu bati gerta dakiokeen okerrena exisititzen ez den patronal bat bilatzea dela ohartarazi die.

Egoera horren aurrean, ELAk euren estrategia zein den gogorarazi du: enpresaz enpresako hitzarmenak bilatzea. “Egoerak interpelazio bat egin die sindikatuei, antolatu eta lan esparruetan borrokatzeko”. Horretaz jakitun, ELAk antolakuntzan aldaketak egingo dituela aurreratu du Eustakio Uranga arlo horretako arduradunak. Hala, lau federazio izan beharrean hiru izango ditu sindikatuak. Industria eta Eraikuntza federazio berria sortuko dute horrela, egungo metala eta hainbat federaziotako eraikuntza eta sektore industrialak bere barnean hartuz.

“Azken erreformei era eraginkorrean erantzuteko borondatean oinarritzen da aldaketa hau. Orain arte ezagutu ditugun joko arauak hautsi dira, eta goitik behera aldatu”. Hori dela eta, enpresaz enpresako borrokek indar handiagoa izango dutelako, bertatik gertuago egoteko helburu nagusia izango du federazioetako antolakuntza berriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.