EKONOMIA

Murrizketak eteteko eskatu dute milaka lagunek Bilbon eta Iruñean

Euskal Goi-Bilera Sozialak antolatu ditu manifestazioak, Europako Sindikatuen Konfederazioaren deiarekin bat eginez.

2013ko azaroaren 23a
15:58
Entzun

Bilbon eta Iruñean milaka lagun elkartu dira gaur eguerdian, Euskal Goi-Bilera Sozialak deituta, Europa "sozial" bat aldarrikatu eta murrizketak amai daitezela eskatzeko. CCOOko eta UGTko EAEko idazkari nagusi Unai Sordo eta Raul Arza izan dira Bilboko protestan; Iruñekoan, berriz, bi sindikatuetako Nafarroako ordezkariez gain, PSNko eta Ezkerrako ordezkariak izan dira, Juan Jose Lizarbe eta Jose Miguel Nuin, kasu.

Bilbon, Europako Batasunaren hainbat neurriren eta Espainiako Gobernuaren "austeritate neurrien" aurrean "planto" egitera deitu dute, eta beste lan erreforma baten "mehatxuaz" ohartarazi dute. 12:00etan abiatu da martxa Jesusen Bihotza plazatik, Europa sozial baten alde. Murrizketarik ez lelopean, eta udaletxe aurrean amaitu da.

Sordok salatu du egungo politikek soldaten beherakada eta "lan eskubideen galera azkartua" eragiten ari direla: "Uste dugu garaia dela gizarteak planto egiteko eta esateko hau ez dela krisialditik irteteko era, hau krisian sakontzeko era bat dela, langabezia eta txirotasun gehiago sortzekoa, lan eskubideak, sozialak eta zibilak murriztekoa".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.