Nafar bat kartzelatu dute, G20koen bileraren harira
IRUÑEA. G20koen bileraren kontra antolatutako protestetara zihoazela, hiru lagun atxilotu zituen Poliziak aurreko asteartean Nizan, iruindar bat tartean. «Seigarren mailako» armak izatea egotzita, lau hilabeteko espetxe zigorra jarri diete, eta bat bete egin beharko dute. Aske utz ditzatela eskatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur Iruñean, 20:30ean, parlamentuaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu