Volkswagen

Nafarroak Espainiari eskatu dio Volkswagenen BEZaren helegitea kentzeko

PPk ez beste alderdi guztiek egin dute eskaeraren alde. Popularrak abstenitu egin dira.

Yolanda Barcina, Nafarroako lehendakaria, atzo, gobernu kontseiluaren osteko agerraldian. IVAN AGINAGA / EFE
2014ko irailaren 18a
21:32
Entzun

Bozeramaileen batzordean onartu dute adierazpena, eta eskaera Nafarroa eta Espainiako Gobernuaren arteko "harreman baketsuen" mesedetan egin dute. Auzitegi Konstituzionalean aurkeztutako helegitea kentzeko eskatzeaz gain, dirua ez eskatzeko. 

Adierazpenean Espainiako Gobernuak Nafarroaren autogobernuaren kontra "ezarri duen dinamikaren aurka" agertu dira PSN, Bildu, Aralar-NaBai eta Ezkerra. Puntu horretan, ordea, PPk kontra bozkatu du, eta UPN abstenitu egin da. PSNk aurkeztu du.

Beste puntu batean onartutako adierazpenak beharrezkotzat jotzen du Nafarroaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanak "errespetuan, legearen barruan, Konstituzioan eta Foru Hobekuntzan oinarritzea". Bildu, Aralar-NaBai eta Ezkerra abstenitu egin dira puntu horretan. 

Manifestatzea baztertu dute UPNk, PSNk eta PPk

Bilduk eta Aralar-NaBaik beste adierazpen bat ere aurkeztu dute Espainiako Gobernuari adieraziz ez daudela ados nafarren kontrako "etengabeko" erasoekin, eta marko berri bat egiteko prozesu bat abiatzeko borondatea adieraziz. UPNk, PSNk eta PPk, ordea, atzera bota dute.

Nafarroa bere askatasun eta etorkizunaren defentsan. Nafarroak erabaki lelopean manifestatzera deitzeko ere eskatu dute Bilduk eta Aralar-NaBaik, baina hori ere ez dute babeste UPNk, PSNk eta PPk.

Barcina, parlamentuan

PPk ez beste alderdi guztiek Yolanda Barcinaren agerraldia eskatu dute parlamentuan, eta tramitera onartu ditu mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak. Montororekin izandako bileraz galdetu nahi diote presidenteari, Espainiak jarriko duen helegiteaz eta Nafarroaren eskubideak defendatzeko egin asmo duenaz.

Koordinazio Batzordea asteartean bilduko da, eta VWen BEZaren inguruko errekurtsoa kentzeko eskatuko dio Nafarroak Espainiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.