Lourdes Goikoetxea Nafarroako Enplegu kontseilariak azaldu duenez, litekeena da urtearen lehen erdia urte arteko datu positiboetara itzultzea. Izan ere, 2013an batez beste ekonomia %1,3 uzkurtu den bitartean, urtearen azken hiruhilekoan asko moteldu da uzkurtze erritmoa: %1,3 ari zen txikitzen hirugarrenean eta =,6 azkenekoan.
2014 osoan %0,6ko hazkundea espero du. Hazkunde hori ez da barne kontsumotik etorriko, esportazioen bultzadatik baizik. Goikoetxeak gogorarazi du indarra hartzen ari direla euroguneko ekonomiak, eta horri esker hara produktu gehiago esportatu ahal izango dituzte Nafarroako industriek. 2012ko hondoratzearen ondoren, azken hilabeteotan berriro gorantz egin dute esportazioek.
Kontseilariak nabarmendu du krisia duela sei urte hasi zenetik Nafarroak datu hobeak eman dituela Espainiak baino. Zehazki, Nafarroaren 2013ko azken hiruhilekoaren BPGa 2007ko epe horretakoa baino %1,5 txikiagoa da; Espainiaren kasuan, %6,6 txikiagoa da.